Azaroaren
10etik 16ra Ramon Muñoz eta Kike Clemente, Gasteizko Berritzeguneko
aholkulariak, Kamerungo ekialdeko eskola batzuk
bisitatu
dituzte. Elankidetza
agentziatik(Garapenaren lankidetzarako euskal agentzia) Hezkuntza
Sailari kolaborazioa eskatu zioten, UNICEFen
proiektu bati laguntza eman diotelako. Proiektu honetan
(Connectmyschool)
hainbat eskoletan interenet
konexioa eta erabilera bultzatu
nahi dute tabletak erabiliz.
Interneta
eta tableten erabilerarekin
metodologia hobetu nahi dute, bai eskoletan, bai eskolatik kanpo.
Horretarako
UNICEFek martxan jarri
duen proiektua eskatzen du beste erakunde batzuen koordinazioa:
eskolako komunitatea, herrialdeko gobernua eta gobernu nazionala.
Bidai honetan erakunde guztietako arduradunekin bilerak izan ziren
eta ikuspuntu ezberdinetatik asmoak
ezagutu zen. Oso aipagarria da proiektua iraunkorra
izan nahi dutela: bi urteko proiektua da, baina bigarren urtea pasa
eta gero, herri bakoitzeko komunitateak hartu behar du sostengatze
ekonomikoaren ardura. Horrela, proiektua
ez da geratzen bakarrik eskolan,
eta herriko komunitate osoak aldaketa
honetan parte hartzen du.
Aholkularien
paperaren helburuak nahiko definituta zegoen:
ezagutu gehiago proiektua, bisitatu
eskolak, ikusi nola egiten duten lana“in
situ” eta aholkuak eman dispositiboei eta metodologiari buruz.
Hezkuntza sailako
aholkulariek Euskadiko Hezkuntzaren
inklusioaren enfokearen ikuspuntutik
proposamenak egin dituzte eta, horretarako
Ikaskuntzarako
Diseinu Unibertsalaren markoa zabaldu da,
lotuz ikt metodologiarekin.
Adibidez, Kamerunen
oso nabaria da nola egin duten
inklusioa Afrikako Erkidegoko Errepublikako errefuxiatuekin, gerratik
ihes egin dutelako, eta esperientzia hori
guretzat oso aberatsa izan da.
Hiru
eskola bisitatu dira (Garga-Sarali, Tongo-Gadima eta Aboo Boutilla)
eta Errefuxiatuen eremua (Gado Badezere). Leku
hauetan planteatu da ea posible den
ikasleen arteko kolaborazioa edo proiektu bat egitea: Ideia
da Euskadiko eta
Kamerungo ikasleen lan kolaboratibo bat egitea, ikt erabiliz. Lehengo
pausuak eman dira, eta beste momentuetan definituko dira hurrengoak.
Hurrengo
hilabeetetan
aurreikusita dago Kamerungo delegazio baten
etor daitezela Euskadira,
eta horrela ere ezagutuko
dituzte egindako lana inklusio
arloan, Sare Hezkuntza programan eta Ikt Arloan. Proiektu honen
hurrengo berriak,
argitaratuko dugu sortu dugun webgunean.
Ramon
eta Kike