2019(e)ko azaroaren 25(a)

CONNECTMYSCHOOL: BERRITZEGUNEKO AHOLKULARIAK KAMERUNEAN



Azaroaren 10etik 16ra Ramon Muñoz eta Kike Clemente, Gasteizko Berritzeguneko aholkulariak, Kamerungo ekialdeko eskola batzuk bisitatu dituzte. Elankidetza agentziatik(Garapenaren lankidetzarako euskal agentzia) Hezkuntza Sailari kolaborazioa eskatu zioten, UNICEFen proiektu bati laguntza eman diotelako. Proiektu honetan (Connectmyschool) hainbat eskoletan interenet konexioa eta erabilera bultzatu nahi dute tabletak erabiliz.

Interneta eta tableten erabilerarekin metodologia hobetu nahi dute, bai eskoletan, bai eskolatik kanpo. Horretarako UNICEFek martxan jarri duen proiektua eskatzen du beste erakunde batzuen koordinazioa: eskolako komunitatea, herrialdeko gobernua eta gobernu nazionala. Bidai honetan erakunde guztietako arduradunekin bilerak izan ziren eta ikuspuntu ezberdinetatik asmoak ezagutu zen. Oso aipagarria da proiektua iraunkorra izan nahi dutela: bi urteko proiektua da, baina bigarren urtea pasa eta gero, herri bakoitzeko komunitateak hartu behar du sostengatze ekonomikoaren ardura. Horrela, proiektua ez da geratzen bakarrik eskolan, eta herriko komunitate osoak aldaketa honetan parte hartzen du.

Aholkularien paperaren helburuak nahiko definituta zegoen: ezagutu gehiago proiektua, bisitatu eskolak, ikusi nola egiten duten lana“in situ” eta aholkuak eman dispositiboei eta metodologiari buruz. Hezkuntza sailako aholkulariek Euskadiko Hezkuntzaren inklusioaren enfokearen ikuspuntutik proposamenak egin dituzte eta, horretarako Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren markoa zabaldu da, lotuz ikt metodologiarekin. Adibidez, Kamerunen oso nabaria da nola egin duten inklusioa Afrikako Erkidegoko Errepublikako errefuxiatuekin, gerratik ihes egin dutelako, eta esperientzia hori guretzat oso aberatsa izan da.

Hiru eskola bisitatu dira (Garga-Sarali, Tongo-Gadima eta Aboo Boutilla) eta Errefuxiatuen eremua (Gado Badezere). Leku hauetan planteatu da ea posible den ikasleen arteko kolaborazioa edo proiektu bat egitea: Ideia da Euskadiko eta Kamerungo ikasleen lan kolaboratibo bat egitea, ikt erabiliz. Lehengo pausuak eman dira, eta beste momentuetan definituko dira hurrengoak.

Hurrengo hilabeetetan aurreikusita dago Kamerungo delegazio baten etor daitezela Euskadira, eta horrela ere ezagutuko dituzte egindako lana inklusio arloan, Sare Hezkuntza programan eta Ikt Arloan. Proiektu honen hurrengo berriak, argitaratuko dugu sortu dugun webgunean.


Ramon eta Kike

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina