2018(e)ko ekainaren 13(a)

Gasteizkada




Ekainaren 8an #Gasteizkada18 ospatu zen.

Helburuak:
- Euskara eta IKT bultzatzea.
- Ikastetxeen arteko harremanak indartzea.
- PBI (Proiektuen Bidezko Ikaskuntza) lantzea.
- Hiria ezagutzea.

Nola?
Gasteizkada 8 ibilbideko gymkana bat da. Ibilbide bakoitzak 4 geldialdi ditu; eta geldialdi bakoitzean ikasleek froga bat egin behar izan zuten
(argazkia egin, bideoa grabatu, esate baterako) eta galdera bat erantzun.

Ikasleek frogak eta galderak prestatu zituzten beste eskolako ikasleek egiteko.
Arantzabela ikastolak eta Aranbizkarra ikastolak hartu dute parte aurten
Berritzeguneko IKT taldearen laguntzarekin.
Asmoa da 18-19 ikasturtean Gasteizkada berriro ospatzea ikastetxe gehiagorekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina