2018(e)ko apirilaren 18(a)

"Evaluar para aprender" saioak irakasleen interesa piztu du


Gasteizko Berritzeguneek, antolatutako "Evaluar para aprender"saioak 80 irakasle inguruan bildu ditu gaurko arratsaldean. Bihar ere zuzendariekin eta Berritzegunetako aholkulariokin gaiaren inguruko beste saio bat izango dugu. Ebaluazio gaiak, izan ere,  azken urteetan jakinmina piztu du irakasleen artean, ez bakarrik konpetentzien mailak ebaluatzeko topaten dituzten zailtasuneei irteera bat emateko  edota kalifikazioen aldetik zer egin daitekeen jakiteko, baizik eta ebaluazio bera ikaskuntza prozesuaren ardatza bezala hartzeko.


Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakaslea izan den Dolors Quinquer Vilamitjanak saio honen emalea dugu eta ebaluaio hezitzailearen inguruko hainbat ideia giltzarri mahai gainean jarri dizkigu aztergai.

Ebaluaziorik gabe ez dago ikaskuntza, gizakiok edozein saiakeraren aurrean ebaluazio bat egiten dugu eta horren arabera gure egiteko erak eraldatzen goaz. Prozesu hori askotan era inskonsziente batean egiten dugu. Ebaluazio hezitzaileak hain zuzen ere prozesu inkonsziente horiek konsziente eta sistematizatuak bihurtzea eskatzen du (metakognizioa):
- Hasieran, nondik abiatzen garen (zer dakidan, zer ez dakidan)
- Ondoren, nora joan nahi dugun (zeintzuk diren nire helburuak ikasle gisa eta zeintzuk diren irakaslearenak, zer lortu nahi dugun, nolakoa izango den sortuko dudan produktu hori)
- Bidean, zeintzuk diren bide hori egiteko ditudan alde indartsuak eta ahulak , non eskatu dezakedan laguntza
- Bukatzeko,  nora ailegatu naizen, espero nituen helburuak lortu ditudan eta etorkizunean zer edo nola egingo nukeen.
Modu honetan, ikasleak bere ikaskuntzaren ardura hartzen du eta ikasten ikasteko estrategiak garatzen joango da.

Klikatu hemen saioaren materialak lortzeko.

Gaia zuen interesekoa bada,  klikatu hemen eta ikastetxeei eskaintzeko prestatu dugun "Ebaluazio Hezigarria" moduluaren plangintza topatuko duzu.