2018(e)ko apirilaren 18(a)

"Evaluar para aprender" saioak irakasleen interesa piztu du


Gasteizko Berritzeguneek, antolatutako "Evaluar para aprender"saioak 80 irakasle inguruan bildu ditu gaurko arratsaldean. Bihar ere zuzendariekin eta Berritzegunetako aholkulariokin gaiaren inguruko beste saio bat izango dugu. Ebaluazio gaiak, izan ere,  azken urteetan jakinmina piztu du irakasleen artean, ez bakarrik konpetentzien mailak ebaluatzeko topaten dituzten zailtasuneei irteera bat emateko  edota kalifikazioen aldetik zer egin daitekeen jakiteko, baizik eta ebaluazio bera ikaskuntza prozesuaren ardatza bezala hartzeko.


Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakaslea izan den Dolors Quinquer Vilamitjanak saio honen emalea dugu eta ebaluaio hezitzailearen inguruko hainbat ideia giltzarri mahai gainean jarri dizkigu aztergai.

Ebaluaziorik gabe ez dago ikaskuntza, gizakiok edozein saiakeraren aurrean ebaluazio bat egiten dugu eta horren arabera gure egiteko erak eraldatzen goaz. Prozesu hori askotan era inskonsziente batean egiten dugu. Ebaluazio hezitzaileak hain zuzen ere prozesu inkonsziente horiek konsziente eta sistematizatuak bihurtzea eskatzen du (metakognizioa):
- Hasieran, nondik abiatzen garen (zer dakidan, zer ez dakidan)
- Ondoren, nora joan nahi dugun (zeintzuk diren nire helburuak ikasle gisa eta zeintzuk diren irakaslearenak, zer lortu nahi dugun, nolakoa izango den sortuko dudan produktu hori)
- Bidean, zeintzuk diren bide hori egiteko ditudan alde indartsuak eta ahulak , non eskatu dezakedan laguntza
- Bukatzeko,  nora ailegatu naizen, espero nituen helburuak lortu ditudan eta etorkizunean zer edo nola egingo nukeen.
Modu honetan, ikasleak bere ikaskuntzaren ardura hartzen du eta ikasten ikasteko estrategiak garatzen joango da.

Klikatu hemen saioaren materialak lortzeko.

Gaia zuen interesekoa bada,  klikatu hemen eta ikastetxeei eskaintzeko prestatu dugun "Ebaluazio Hezigarria" moduluaren plangintza topatuko duzu.

2018(e)ko martxoaren 14(a)

Entzumen arazoak txikitan eta hezitzaileentzat ikasgelan erabiltzeko jarraibideak. Formakuntza.

Entzumen arazoak txikitan eta hezitzaileentzat ikasgelan erabiltzeko jarraibideak. Formakuntza.




Martxoak 2an egin genuen formakuntza  Presentación de María Ikastextean. Bi orduko saio honetan 21 eskoletako ikasleek hartu zuten parte. 
Egindako lana  handia izan da  eta  emaitzak ere bai, besteak beste, lortutakoa : ikasleen motibazioa handitzea.

Komunikaziorako Sistema Gehigarriak zein Ordezkoak (SAAC),entzumen urriko ikasleekin lan egiteko formakuntza


Komunikaziorako Sistema Gehigarriak zein Ordezkoak (SAAC), entzumen urriko ikasleekin lan egiteko formakuntza, otsailak 5ean egin zen   Francisco de Vitoria BH Institutuan.
Bi orduko formakuntza eta Partehartzaile asko parte hartu zuten. Gogoz eta ilusioz egin zuten jarduera.






Aho-lengoaia ez duten edo arazo larriak dituzten ikasleentzako Komunikaziorako Sistema Gehiagarriak zein Ordezkoen ezagutze zen helburua. Entzumen urriko ikasleekin zeintuk erabiltzen dituzten normalean azaldu genituen.  Aztertutako gaiak ,  komunikazio sistemak  eta baliabide desberdinak oso interesgarriak izan ziren .

Desde el Departamento de Servicios a la Comunidad del IES. Francisco de Vitoria , se solitó una formación sobre sistemas alterantivos de comunicación para personas con deficiencia auditiva. El alumnado que participó era del 1º curso de Integración Social (euskera y Castellano)., 1º curso de Integración Social (Euskara y castellano), 1º curso de Educación Infantil (Euskara), 1º curso de Atención a personas en situación de dependencia y también alumnado de la formación de Turismo.

2018(e)ko martxoaren 9(a)

2018/03/08

Gasteizko Berritzeguneetako langileok ere parte hartu genuen atzoko ekintzetan!

Aurtengoa gogoangarria izango da eta hasi besterik ez dugu egin!!





2018(e)ko martxoaren 2(a)

Sare Hezkuntza 2018 eskola publikoentzat

2018ko Sare Hezkuntzako deialdia ikastetxe publikoentzat atera da.
Azken eguna izena emateko, martxoaren 23an:
- Deialdia/ebazpena euskaraz.
- Convocatoria/resolución en castellano.
Aurten, 70 ikastetxe onartuko dira (Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian).

Zertarako? Sartuko direnek lortuko dute:
- 2 ikasturteetan zehar jornada erdia RPTn.
-  Diru-laguntza (5000 euro gehienez):
     _Formaziorako
     _Lizenzia digitalak (liburu digitalak edo programak) erosteko.
     _Dispositiboak erosteko (aurten, hau berria da!): Onartutako erdia (2500 euro genienez)

Nola eskatu?
Eskarea "Herri Ikastetxeak / Deialdiak" atari ofizialaren bidez egiten da.
Proiektua aurkeztu behar da. Vitoria-Gasteizko Berritzeguneko IKT aholkulariok proiektua prestatzeko eskuliburua prestatu dugu. 

Nola egin proiektua?
Hemen, gida euskaraz 
Guía en castellano

Informazio gehiago: berrigasteiz.com > deialdiak

Eta SareHezkuntzan daudenak, zer?
Ikasturte honetan (2017-18) Sare Hezkuntzan sartu diren ikastetxeek memoria egin behar dute.
Memoria egiteko gida, hemen: euskaraz, en castellano.