Legeak ezartzen du: “Ikasturte amaieran, azken ebaluazioaren ondorengo txostenean agertuko dira arlo edo ikasgai bakoitzeko kalifikazioak, eskola-errendimenduari, gizarte-heziketako integrazioari eta, hala dagokionean, laguntza- eta indartze-neurri orokorrei buruzko informazioaz gain, oinarrizko konpetentzien eskuratze-maila eta mailaz, zikloz edo etapaz igotzeko edo ez igotzeko erabakia.”

Irakasleoi konpetentziak ebaluatzeko lana errazteko, Berritzegune Nagusiak gida bat publikatu du. Gida honetan topa ditzakezu:
- Oinarrizko konpetentziak baloratzeko adierazleak:
Adierazleak formulatzeko kontuan hartu diren irizpideak
Ebaluazio-adierazleak
- Oinarrizko konpetentzien eskuratze-maila baloratzeko prozedura:
Nola identifikatu lorpen-maila
Nola jardun ebaluazio-saioan
Gida hauek, euskaraz eta gazteleraz Berrigasteiz.com web orrian daude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina