2017(e)ko azaroakren 22(a)

IKT Heldutasun Eredu Berria, 2017-18

IKT Heldutasun Eredua berritu da.
Lehen 31 puntu zituen, orain 21. Beste aldaketa batzuk daude.
IKT Heldutasun maila lortzeko deialdia atera da eta izena emateko epea abenduaren 22an bukatzen da.

Baina, zer da IKT Heldutasun Eredua eta nola gainditu?

IKT Heldutasun maila (oinarrizkoa, ertaina edo aurreratua) lortzeko ikastetxeak izena eman behar du. Izena emateko orria bete behar du eta eraman behar du Berritzegunera abenduaren 22an baino lehenago. Deialdia azaroaren 22an publikatu da eta hemen daude jarraibideak euskaraz eta gazteleraz.

2017-18ko IKT Heldutasun Eredua berria da. Hemen daude eredu berriak: euskaraz edo gazteleraz.
Iazko ereduarekin konparatuz, 3 puntu desagertu dira (memoriarena, segurtasun kopiarena eta liburutegiarena), 12 puntu elkartu dira 5etan, eta 10 puntu berridatzi dira.

IKT Heldutasun Eredua kalitatzeko prozesua da.
Markatzen du bidea ikastetxea digitalizatzeko.

21 puntu (ítem) ditu eta puntu bakoitzak hiru mailetan sailkatuta dago: "Oinarrizko maila", "Maila ertaina" eta "Maila aurreratua". 
Eredu osoa (21 puntuak) 3 ataletan bananduta dago:
     - IRAKASKUNTZA prozesuak: 9 puntu  (Gelan aplikatu behar diren eta klaustro osoak bete behar dituen betebeharrak)
     - ADMINISTRAZIO prozesuak: 7 puntu (Barruko kudeaketa)
     - KOMUNIKAZIO prozesuak: 5 puntu (Irakasleekin, ikasleekin eta familiekin komunikatzeko prozedurak)

Ikastetxe batek IKT Heldutasun Ereduaren mail bat lortzeko:
     - Izena eman behar du
     - Auditoria gainditu behar du. Auditoriak maiatzean egingo dira. Berritzeguneko aholkolariek egingo dute "azterketa" hori. 
     - Oinarrizko maila, ertaina edo aurreratua lortzeko, mail horretako puntu guztiak gainditu behar ditu.

Eredua gainditzeko, Vitoria-Gasteizko Berritzeguneko IKT aholkulariek web orri hau (labur.eus/ikthe) prestatu dute. Web honetan dokumentazioa, bete behar diren paperak eta batez ere, "Nola gainditu" atalean laguntza eta aholkuak daude eredua gainditzeko.

Gaur egun, hau da Arabako egoera:
- Oinarrizko mailan: 12 ikastetxe.
- Tarteko mailan: 51 ikastetxe.
- Maila aurreratuan: 22 ikastetxe.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina