2017(e)ko maiatzakren 24(a)

Scratch Eguna 2017 Araban









Pasaden larunbatean eta 5.urtez jarraian, Scratch eguna ospatu da Artium museoan. Aurtengo  antolakuntzan, Gasteizko Berritzeguneko bi aholkularik laguntza eman dute. Parte hartu duten ikastetxeak: Kanpezuko Mendialdea IPI, Arantzabela Ikastola (Gasteiz) eta Etxaurren Ikastola (Aiara) izan dira.Guztira 50 bat neska-mutikok elkartu dira, gehienak Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak. Aipatu beharra dugu Gasteizko AbendaƱo Ikastolako ordezkariak ere izan ditugula gurekin.

Ekintzak goizeko 10etan hasi eta 13:30etan amaitu dira. Bertan hainbat jarduera burutu dira: tailerrak(makey-makey tresnak eta scratcheko aplikazio desberdinak),animazioak, ikastetxe bakoitzaren proiektuen aurkezpena… Jardunaldietan parte hartu duten guztiei diplomak banatu zaizkie eta beraien ikastetxeetako geletan erabiltzeko opariak egon dira.

Berriz ere, arrakasta handia izan du ikasle eta gurasoengan eta urte batetik bestera gero eta ikastetxe gehiago daude irrikan  scratch egunean parte hartzeko. Bistakoa da, robotikak  ikasleengan  hartzen ari duen garrantzia eta aurki gizartean erabat barneratuta izango dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina