2017(e)ko maiatzakren 23(a)

Bikoteka irakurtzen mintegiak



Bikoteka irakurtzen mintegiak bukatzen ari gara. Ikasturte honetan 16 eskoletako irakasleek hartu dute parte. Programa aurrera eraman dute eta beraien ikastetxeetan inplementatzea lortu dute. Eskola batzuetan berria izan da baina gehienetan beste mailetara zabaldu dute eta horren ondorioz sistematizaziorantz abiatzen ari dira. Egindako lana eta ahalegina handia izan da baina emaitzak ere bai. Hauexek izan dira, besteak beste, lortutakoak: ikasleen motibazioa handitzea, ulermen estrategiak barneratzea, elkarlana bultzatzea, autonomia garatzea, familia batzuekin kolaborazioa sustatzea...
Argazkian ikus dezakezue 2.mailako ikasle batek bere tutorizatuarentzat sortutako testua programa bukatu ondoren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina