2017(e)ko maiatzakren 19(a)



ART THROUGH ENGLISH 16-17


Ikasturte honetako mintegia bukatzen ari gara hilabete honetan.
LHko 12 irakaslek parte hartu dute  eta oso modu aktiboan:gogotsu, alai eta ilusioz beterik agertu dira.
Saio guztiak irekitzeko gunea izan dute Observation jarduerarekin. Irakasle bakoitzak aukeratu du obra ezagun bat partehartzaile guztiekin  ausnarketa  egiteko, geroago gelan ikasleekin gauza bera egiteko asmoz. Ondoren, tailer bat proposatu du eta mintegian partehartzaile guztiek lan bat ekoiztu dute. Irudian saio batean egindako lanak ikus daitezke.
Ingelesa da mintegian erabiltzen dugun hizkuntza eta metodologia aldetik CLIL (Content and Language Integrated Learning) ikuspuntua ezagutaraztea da mintegi honetako helburu bat. Hizkuntzari bere lekua ematen diogu eta hizkuntza nola landu oso garrantzitsua da. 
Proiektuen Bidezko Ikaskuntzaren metodologiatik hainbat puntu lan egin dugu baita ere.  

Mintegiaren partehartzaileek hasieratik dakite ikasturtean zehar unitate didaktiko bat egin behar dutela. Horregatik eta taldetan banatuta unitate didaktiko hauek ekoiztu dituzte: Percussion Band, Modern Families, Women Artists. Guztiak site-an geratuko dira aurreneko ikasturtekoak bezala denontzat eskura eta erabilgarri.
Beraz, eskerrak eman parte hartzaile guztiei egin duten lan ederragatik, Charo Garaigortari, Artium Museoaren arduraduna, bere presentzia eta ekintza zoragarria eta ezinbestekoa delako.
Datorren ikasturtean jarraitzeko asmorik izanez gero, han izango gaituzue!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina