2017(e)ko maiatzaren 24(a)

Scratch Eguna 2017 Araban









Pasaden larunbatean eta 5.urtez jarraian, Scratch eguna ospatu da Artium museoan. Aurtengo  antolakuntzan, Gasteizko Berritzeguneko bi aholkularik laguntza eman dute. Parte hartu duten ikastetxeak: Kanpezuko Mendialdea IPI, Arantzabela Ikastola (Gasteiz) eta Etxaurren Ikastola (Aiara) izan dira.Guztira 50 bat neska-mutikok elkartu dira, gehienak Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak. Aipatu beharra dugu Gasteizko Abendaño Ikastolako ordezkariak ere izan ditugula gurekin.

Ekintzak goizeko 10etan hasi eta 13:30etan amaitu dira. Bertan hainbat jarduera burutu dira: tailerrak(makey-makey tresnak eta scratcheko aplikazio desberdinak),animazioak, ikastetxe bakoitzaren proiektuen aurkezpena… Jardunaldietan parte hartu duten guztiei diplomak banatu zaizkie eta beraien ikastetxeetako geletan erabiltzeko opariak egon dira.

Berriz ere, arrakasta handia izan du ikasle eta gurasoengan eta urte batetik bestera gero eta ikastetxe gehiago daude irrikan  scratch egunean parte hartzeko. Bistakoa da, robotikak  ikasleengan  hartzen ari duen garrantzia eta aurki gizartean erabat barneratuta izango dugu.

2017(e)ko maiatzaren 23(a)

Bikoteka irakurtzen mintegiak



Bikoteka irakurtzen mintegiak bukatzen ari gara. Ikasturte honetan 16 eskoletako irakasleek hartu dute parte. Programa aurrera eraman dute eta beraien ikastetxeetan inplementatzea lortu dute. Eskola batzuetan berria izan da baina gehienetan beste mailetara zabaldu dute eta horren ondorioz sistematizaziorantz abiatzen ari dira. Egindako lana eta ahalegina handia izan da baina emaitzak ere bai. Hauexek izan dira, besteak beste, lortutakoak: ikasleen motibazioa handitzea, ulermen estrategiak barneratzea, elkarlana bultzatzea, autonomia garatzea, familia batzuekin kolaborazioa sustatzea...
Argazkian ikus dezakezue 2.mailako ikasle batek bere tutorizatuarentzat sortutako testua programa bukatu ondoren.

Zirko bihurtu da Landazuri ikastola

Landazuri ikastolak, Berritzegunean antolatutako  Proiektuen bidezko ikaskuntza ikastaroan parte hartu du urtean zehar. Azken egunean, ikastola osoa inplikatzen zuen proiektu hau aurkeztu digute.
Esperientzia zoragarria eta gehien bat arrakastatsua izan da. Abiapuntua beste batzuk sortzeko.
Landazuri ikastola hamabostaldi batean zirko bihurtu zen.

Animo eta jarraitu horrela!

2017(e)ko maiatzaren 19(a)

ED-17. Proba idatzien zuzenketak LH

Atzo,  Gasteizko Berritzegunetan,  hainbat saio gauzatu ziren LH.-ko 4. mailako ebaluazio diagnostikoaren proba idatziak zuzentzeko.  Klikatu hemen saioetan erabiltako materialak lortzeko.



ART THROUGH ENGLISH 16-17


Ikasturte honetako mintegia bukatzen ari gara hilabete honetan.
LHko 12 irakaslek parte hartu dute  eta oso modu aktiboan:gogotsu, alai eta ilusioz beterik agertu dira.
Saio guztiak irekitzeko gunea izan dute Observation jarduerarekin. Irakasle bakoitzak aukeratu du obra ezagun bat partehartzaile guztiekin  ausnarketa  egiteko, geroago gelan ikasleekin gauza bera egiteko asmoz. Ondoren, tailer bat proposatu du eta mintegian partehartzaile guztiek lan bat ekoiztu dute. Irudian saio batean egindako lanak ikus daitezke.
Ingelesa da mintegian erabiltzen dugun hizkuntza eta metodologia aldetik CLIL (Content and Language Integrated Learning) ikuspuntua ezagutaraztea da mintegi honetako helburu bat. Hizkuntzari bere lekua ematen diogu eta hizkuntza nola landu oso garrantzitsua da. 
Proiektuen Bidezko Ikaskuntzaren metodologiatik hainbat puntu lan egin dugu baita ere.  

Mintegiaren partehartzaileek hasieratik dakite ikasturtean zehar unitate didaktiko bat egin behar dutela. Horregatik eta taldetan banatuta unitate didaktiko hauek ekoiztu dituzte: Percussion Band, Modern Families, Women Artists. Guztiak site-an geratuko dira aurreneko ikasturtekoak bezala denontzat eskura eta erabilgarri.
Beraz, eskerrak eman parte hartzaile guztiei egin duten lan ederragatik, Charo Garaigortari, Artium Museoaren arduraduna, bere presentzia eta ekintza zoragarria eta ezinbestekoa delako.
Datorren ikasturtean jarraitzeko asmorik izanez gero, han izango gaituzue!!!!

2017(e)ko maiatzaren 12(a)

Adoptatuak eskolan, nola erantzun?

Atzo goizean, maiatzak 10, Bilboko Ingeniaritza Eskolan  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratu berri duen “Adoptatutako ikasleei eskola inklusiboan eman beharrekohezkuntza-erantzuna” dokumentua aurkeztu zen. Dokumentua Hezkuntza Saileko web orrian Publikazioen atalean duzue guztiok eskuragarri. 
Dokumentuaren aurkezpenarekin batera, zenbait hizlarik, profesional eta  guraso, beraien ekarpenak eta esperientziak luzatu zituzten.   Lan saioan hartzaile moduan, maisu-maistrak, Berritzeguneetako aholkulariak, elkarteetako ordezkariak, gurasoak, …. egon ziren.

2017(e)ko maiatzaren 4(a)

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA 2017: IDATZIZKO PROBEN ZUZENKETAK

Ebaluazio diagnostikoa dela eta, Gasteizko Berritzeguneek idatzizko proben zuzenketei buruzko formazio saioak prestatu dituzte Arabako eskualde ezberdinetan.

Lehen Hezkuntzan, maiatzaren 18an, ondorengo tokietan egingo dira: 

  • Arabako Errioxan 17:00etatik-19:00ak arte  Victor Tapia ikastetxean.
  • Aiaran  17:30etatik-19:30ak arte  Lamuza ikastetxean.
  • Gasteizen,Gasteizko Berritzegunean: 17:30etatik-19:30ak arte: 
    •  Gaztelera, Euskara eta Ingelesa.  
          Guzti honen berri, ikastetxe guztietara berariazko deialdia helduko da.

2017(e)ko maiatzaren 3(a)

Kulturartekotasuna Mintegia · Seminario Interculturalidad

Urriak 18tik honera ikasturte osoa pasatu da. Arabako Kulturartekotasuna Mintegikideak aritu gara buru belarri. Mintegi honetan Kulturartekotasuna Hezkuntza, migrazioen gaur egungo egoera Euskadin, harrera prozesoak eskolan, ikasgelan sortzen diren gatazkak nola kudeatu (ikuspuntu kulturala kontuan hartuz), extranjeria legeria, guetizazio arriskua, familien arteko harremanak eta abarrak izan dira gure aztergai. Gure mintegikideek  gogoz eta ilusioz hartu dute parte sesioetan, beti azpimarratuz kulturartekotasuna hezkuntza ez da bakarrik ikasle etorkinen kopuru handia duten zentroentzako gauza baizik eta zentro guztiontzako XXI. mendeko ezinbestekoa den konpetentzia.  A! Gogora ezazue maiatzaren 16an gure zortzigarren sesioa, hau da azkena, izango dugula!

Es una idea muy extendida pensar que la Educación Intercultural es tan sólo para los centros que tienen una alta proporción de alumnado de origen inmigrante. Creemos que es un aspecto básico de la competencia social y ciudadana y por lo tanto algo a adquirir por todo nuestro alumnado, ya que tan sólo así podrán ser verdaderos ciudadanos del siglo XXI en un mundo que se dibuja, cada vez más, planetarizado y transnacional. Ese ha sido el objetivo de nuestro seminario y en el han participado un grupo muy diverso de educadores/as. Hemos trabajando la inclusión social y educativa, abordando temas como los movimientos migratorios en Euskadi, la educación intercultural, la gestión de conflictos de índole cultural, la guetización escolar y urbana, etc. Con estas reflexiones hemos desarrollado nuestra andadura desde el día 18 de octubre. Ha sido un largo itinerario, creemos que fructífero, que llega a su fin. Recordad que el día 16 de mayo será nuestra octava, y última, sesión. 

Mintegia: Emozioak eta Gatazkak· Emociones y conflictos...

Urriak 17tik ikasturte osoa pasatu da. Bitartean ikasgelan eta eskolan sortzen diren gatazkak kudeatzen ikasten aritu gara mintegian, beti Hezkuntza Emozionalaren ikuspuntutik. Gatazkaren zikloa, gatazka gainditzeko zenbait irizpide, emozioak, arauak eta mugak, kulturartekotasuna, berdinen arteko tratu txarrak eta, batez ere, dinamika praktikoak izango dira gure gaiak. Guztiok aritu gara ilusioz eta giro atsegin batean hilabetean behin, baika bukaera ere ailegatu da. Gogora ezazue hurrengo maiatzaren 15ean gure azken sesioa, hau da zortzigarrena, izango dugula. 
En este seminario, que comenzó allá por el 17 de octubre, hemos trabajado siempre desde la perspectiva de la educación emocional. Abordamos el conflicto positivo, el ciclo del conflicto, las emociones, los roles de profesorado y del alumnado, las normas y límites en el aula, la perspectiva intercultural, el maltrato entre iguales y, sobre todo, numerosas dinámicas prácticas que pueden contribuir a gestionar mejor los conflictos de aula. La superación positiva del conflicto en el centro es una tarea imprescindible para todos los profesionales de la educación, y en ello hemos estado, un grupo magnífico de profesionales de distintos centros, en este seminario que ahora llega a su fin. Recordad que la última sesión, la octava exactamente, será el próximo 15 de mayo.