
Gasteizko beste ikastetxe batek aurten ebaluazioa eskatu zuen lehenengoz. Ikasturte hasieran ez zuten espero ezta oinarrizkoa ere lortzea. Zuzendaritza taldearen bultzakadarekin, irakasleen inplikazioarekin eta Berritzeguneko formakuntzarekin tarteko maila lortu zute.
Bi adibide besterik ez dira. Aurten, 59 ikastetxek IKT Heldutasun Ereduko Ebaluazioa eskatu dute. Horietatik, 30k ez zeukaten zertifikaziorik, beraz, orain Araban 70 ikastetxek IKT heldutasun zertifikazioren bat daukate.
Aurtengo eskaeraren arteko lorpenak hauek izan dira:
- Oinarrizko maila: 9- Tarteko maila: 30
- Maila aurreratua: 10
- Uko: 10
Zorionak guztiei egindako lanagatik. Jarraitu horrela.
IKT Heldutasun Eredua kalitatezko prozesua da eta helburua ikastetxeak digitalizatzea da irakasleon lana errazteko. Zuei esker Hezkuntza Araban gero eta "IKT helduagoa" da.
Oraindik ebazpena ez da ofiziala. Publikatzean ikastetxeek ziurtagiria eta sigilua jasoko dituzte.IKT Heldutasun Eredua kalitatezko prozesua da eta helburua ikastetxeak digitalizatzea da irakasleon lana errazteko. Zuei esker Hezkuntza Araban gero eta "IKT helduagoa" da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina