2017(e)ko urtarrilaren 24(a)

Ikaskuntza Kooperatiboari aurreneko hurbilketa

Gasteizko berritzegunetan Ikaskuntza Kooperatiboaz arduratzen den lna-taldeak herrialdeko hainbat ikastetxeetan metodologia hori bultzatzen du.

Ikasturteetan zehar, metodologiari buruz nolabaiteko jakin-mina duten irakasle "solteak" ere atenditu nahiean mintegiak eskeini egin dira. 2016-2017 ikasturte honetan, ordea, formatoa aldatu da eta hamar orduko ikastaroa izan da gure proposamena.
Hasiera batean 25 irakaslentzako eskeinia izan zena, izenen emate erritmoa ikusita, handitu genuen eta azkenean 36 izan dira parte hartu duten irakasleak, LH zein DBHkoak.
Ikastaroaren izenburuak oso garbi erakusten duen moduan, 36 irakasle hauek esperimetatu dutena IK mertodologiak dituen alderdi desberdinetara hurbilketa baino ez da izan, baina hala eta guztiz ere talde kohesioa zertan datzan eta nola hobetu ezagutu dute, horretarako hainbat dinamika esperimentatuz, ikasleak nola taldekatu eta ikasgelaren antolakuntzarako estrategiak ikusi dituzte, lan kooperatiboa nola egituratu jakin dute eta horretarako hainbat egitura eta teknika praktikatu ere. Azkenik, taldean lan egitea nola irakatsi daitekeen ere, beste eduki bat balitz bezala, landu dute.
Lau saio presentzial izan dira. Bosgarren bat norberak gelan dinamika zein egitura kooperatiboren baten bat inplimentatzekoa delarik.
Azken saioan gelako esperinetzi horien trukatzea izan genuen eta esan dezakegu oso saio emankorra eta atsegina izan zela.
Beno: "amua" uretan dago... jasotako ebaluazioaren arabera, orokorrean, oso gustora egon dira eta areagotu nahi genuen jakin-min hori handitu omen da. Datorren ikasturterako hazi hori hainbat ikastetxetan hozitzea espero dezagun.
Azken saioan lan-taldeek sorturiko irudiak