2016(e)ko abenduakren 14(a)

Unitate Digitalak sortzen

Ikastetxeen gaur egungo erronkaren bat digitalizazioa da. Programazio berrietan unitate didaktiko bat, gutxienez, "arazo-egoera"ren bidez egin behar da. Hurrengo pausoa unitate digitalak sortzea izango da. Baina... zer da unitate digitala?, nola sortu?


Abenduaren 14an IKT_On aholkulariekin, Amaia, Josune eta Maialen-ekin saio bat izan genuen.
Gasteizko Berritzegunetan antolatutako mintegi desberdinetako kideak elkartu ginen (DinaTIC I, DinaTIC II eta Sare Hezkuntzakoak).
Helburua zen nola antolatu  unitate didaktiko digitalak eta partaideek espero zuten  baliabide digitalak lantzea; baina, batez ere, landu zen nola bultzatu digitalki aldaketa metodologikoa. Hori aztertzeko, pentsatu genuen nolako izango den XXI. mendeko eskola, eta nola eskolaren eta metodologiaren aldaketa bultzatu behar dugun irakasleok beste era batera.
Horretan, Konpetentzia digitala funtsezko papera beteko du honetan. Mintegian ere,  Canva baten laguntzarekin, taldeka prestatu genuen unitate digital bat. Aurkezpena, lana eta beste materialak bideo honetan ikus ditzakezue.



SAIOAREN EDUKIAK: (Hasierako bideoa: Genis Roca, "La sociedad digital")
- Gaitasun digitala gelan lantzen
- E-jarduerak edo unitate digitalak diseinatzea
- Zergatik egin behar ditut unitate digitalak?
- Nola egin behar dut unitate digital bat? 

Deskargatu txantiloia, hemen.

2 iruzkin:

  1. Mila esker parte-hartu zenuten guztioi. Espero dugu saioa gustatu izana. Esker bereziak Sergiori eta Kikeri, IKT on taldean konfiantza izateagatik. Amaia. :)

    ErantzunEzabatu
  2. Eskarrik asko zuei! Benetan interesgarria eta pizgarria.

    ErantzunEzabatu