2016(e)ko azaroakren 16(a)

Prestakuntza-Aholkularitza Moduloa:Ikasle gorrak eskola inklusiboan. CEIP.GARAZI HLHI


Urriak 19an eta 26, Garazi ikastetxean hasi ginen Prestakuntza-Aholkularitza Moduloa

Ikastetxearen ikasleen aniztasunari erreparatuz erabaki dute Zeinuen Hizkuntza lantzea haien behar bereziko ikasleekin komunikatzeko gaitasuna lortzeko.. Izan ere, ikastetxe batera ikasle gorra lehenengo aldiz heltzen denean, beti (edo gehienetan) errepikatzen da egoera bera:irakasleek eta ikasleek ez dakite berarekin harremanetan jartzen.


24 ikasle hartu zuten parte.


Urriak 19an eta 26an egin genuen 1. ekintza. Ikasle gorrari emandako hezkuntzaren ezaugarri orokorrak eskola inklusiboan. Marisol Hornasek, ikasle gorrak eskolaratzeko koordinatzaileak, bi ordutako bi saio egin zituen .
Aurkezpen baten bitartez eta era oso sinplean , aztertu genituen gai batzuk. hasiera batean, galderak planteatu ziren irakasleen ideaiak eta aurreiritziak ezagutzeko, gero aurkezpenetan erantzungo zitaien galderei.
Galderak honako hauek izan ziren :
Zer da gorra izatea? , Nola hitz egin behar dut irkasle gorrarekin?, zer da zeinu hizkuntza?, nor da zeinu mintzairaren interpretea?.......


Giro ona eta irakasleek interesa handia zuten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina