PBI lan taldeak ikastaro bat antolatu du eta lehenengo saioan (urriaren 27an) Ana Larrañagak eta Miren Laguardiak, San Martin Agirre Herri Eskolako irakasleek esperientzia azaldu dute.
(Aurkezpena, hemen)
“Dime y lo olvido, enséñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo”
Priektua diseinatzeko kontuan hartu behar da:
- Helburuak, edukiak, gaitasunak, jarduerak, materiala, taldekatzea, ebaluazio irizpideak, familiei helarazi beharreko informazioa.
- Guztia, kurrikulumean oinarrituta.
- Txantiloia (bidea markatzeko)
- Jarduerak… eta aurkezpena. Anak aipatu duen bezala, “Contar la experiencia vivida nos permite estructurar el pensamiento, otorgar sentido a lo aprendido, compartir lo que para cual es significativo, aprender a transferir conocimientos a otras circunstancias”.
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehengo zikloanTxokoetako zirkulazioa dago: “Entran y salen libremente de las aulas para ir de un txoko a otro y elegir las actividades que más despiertan su interes en cada momento”. Honi esker lortzen da:
- Autorregulazioa = giroa lasaitzen da.
- Aniztasunari erantzun: gustu, izakera, gaitasunak…
- Sormena, elkarlana, autonomia…
- Aztertu, interakzioa.
- Irakaslea languntzailea bihurtzen da.
Anak eta Mirenek azpimarratu dute irakasleriaren rola oso garrantzitsua dela. Astean, bi saio dauzkate biltzeko eta antolatzeko proiektuak (interdisziplinarrak direlako).
Irakasleari eskatzen dio:
- Etengabeko formazioa, elkarlana, koordinazioa, autoebaluazioa, dedikazioa, inplikazioa…
Adibide baten aurkezpena, hemen.Ikastetxe batzuk iadanik proiektuen bidez lan egiten ari dira eta Berritzeguneko laguntza jasotzen ari dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina