2016(e)ko urriaren 5(a)

Hizkuntza Proiektuak martxan

Azken urte hauetan Hizkuntza Proiektua izan da ikastetxe batzuen lehentasuna. Ikastetxe gehienetan hizkuntzekin zerikusirik daukaten prestakuntza ekintzak aurrera eraman dira eta hainbat erabaki ere hartu dira (antolaketa mailan, pedagogi mailan edota eremu instituzionalean). Zenbait ikastetxe HIzkuntza Proiektu dokumentua idatzi eta garatzen ari dira. 2020 urterako ikastetxeen %100-k Hizkuntza Proiektua martxan izan behar dute.

Zer da HIzkuntza Proiektua?

Hizkuntza Proiektuak, hizkuntzen inguruko erabakiak jasotzen dituen dokumentua izateaz gain, plan estrategiko bat markatzen du bertan jasotako erabakiak bermatzen ahalbideratzeko. Beraz, dokumentua eta garapenerako ekintzak aurreikusten dira. 

Zer egin behar dugu?

Sailburu Ordearekin irailaren 29an izandako bileran  ikastetxe guztiei eskatu zaie: 
  1. Diagnostikoa: Hizkuntza Proiektuaren egoera aztertzea 2016-2017 ikasturtean Horretarako, tresna hau  eskaintzen dizuegu.
  2. Planifikazioa:  urteko planean planifikazio hori txertatzea eta  Berritzeguneko erreferentzia aholkulariari kopia bat helaraztea urriaren 30-a baino lehen.  Hemen txantiloi bat lor dezakezue planifikazio hori egiteko lagungarria izatea nahi duguna. Lehen urratsak eman behar dituzuenok, hona hemen baliagarria izan daitekeen adibidea.
Prozesu honetan laguntza behar baduzue, jar zaitezte harremanetan zuen Berritzeguneko erreferentzia aholkulariarekin. 

"Hizkuntza Proiektua Garatzen" mintegian izena emateko epea urriaren 17a arte irekita egongo da. Anima zaitezte!

Hizkuntza Proeiktua egiteko gida hemen topatu dezakezue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina