2016(e)ko urriakren 17(a)

HH-LHko zuzendaritza taldeentzako mintegia

Joan den ostegunean, urriak 6an, haur eta lehen hezkuntzako zuzendaritza taldekideentzat antolatzen dugun mintegiari hasiera eman genion.
Lehenengo saio honetara 44 zuzendari edota ikasketa buru bertaratu ziren Gasteizko Berritzegune hauetan. Gero eta profesional gehiago gaude mintegian. Horrek esan nahi du mintegia erabilgarria eta beharrezkoa dela eta pozik gaudela garatzen den lanarekin. Denoi gure esker beroenak, batez ere, herrietatik etortzen direnei.
Lidergo pedagogikoa eta ikastetxeko antolakuntza ardatzak izanik, profesionaltasuna aberaztea eta egunerokotasuna arintzea helburutzat hartuko ditugu eta mintegian landuko duguna probetxugarria izatea espero dugu.
Saioan bertan adostutako egutegia eta planifikazioa ondorengo linketan aurki daitezke:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina