2016(e)ko urriaren 27(a)

PBI: Proiektuen Bidezko Ikaskuntza

Motibagarria, integrala, bizia, kooperatiboa, praktikoa... Proiektuen Bidezko Ikaskuntza (PBI) metodologia gomendagarria da eta horregatik Vitoria-Gasteizko Berritzegunean lan talde bat sortu da. 

PBI lan taldeak ikastaro bat antolatu du eta lehenengo saioan (urriaren 27an) Ana Larrañagak eta Miren Laguardiak, San Martin Agirre Herri Eskolako irakasleek esperientzia azaldu dute. (Aurkezpena, hemen)


 
“Dime y lo olvido, enséñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo”  

2016(e)ko urriaren 17(a)

HH-LHko zuzendaritza taldeentzako mintegia

Joan den ostegunean, urriak 6an, haur eta lehen hezkuntzako zuzendaritza taldekideentzat antolatzen dugun mintegiari hasiera eman genion.
Lehenengo saio honetara 44 zuzendari edota ikasketa buru bertaratu ziren Gasteizko Berritzegune hauetan. Gero eta profesional gehiago gaude mintegian. Horrek esan nahi du mintegia erabilgarria eta beharrezkoa dela eta pozik gaudela garatzen den lanarekin. Denoi gure esker beroenak, batez ere, herrietatik etortzen direnei.
Lidergo pedagogikoa eta ikastetxeko antolakuntza ardatzak izanik, profesionaltasuna aberaztea eta egunerokotasuna arintzea helburutzat hartuko ditugu eta mintegian landuko duguna probetxugarria izatea espero dugu.
Saioan bertan adostutako egutegia eta planifikazioa ondorengo linketan aurki daitezke:

2016(e)ko urriaren 11(a)

«arab@Prest»

2015-2016 ikasturtean zehar marko pedagogiko bat pretatzeko proiektuan sartu ginen Berritzegune hauetako aholkularitza zereginak antolatzeko asamoarekin. Tresna bat diseinatzeko ahalegina zen non kontuan hartuko ziren curriculum ofizialean adierazitako xedeak, Hezkuntza Saileko lehentasunak eta ekintza lerroak, ikastetxeetako beharrak eta eskaerak eta Berritzeguneetak ahalbide propioak.
Hausnarketa, elaborazio eta iradokizun jasoketa luze baten ondorioz, hemen aurkezten dizkizuegun mapa kontzeptual multzo bat adostu genuen non Arabako Berritzeguneetako formakuntzarako eskaintza irudikatzen den.
Aholkularitza marko hau, «arab@Prest» izena eman diogunari, aurreko ikasturte amaieran ikastetxeetako zuzendaritzei aurkeztu zitzaien, deialdien bidez, bikaintasunerantz edo berritzeprest, beraien formakuntza proiektuetan proposatzen dituzten eskaerak (anitzak eta oso desberdinak beraien artean) bideratzeko tresna baliogarria izateko asmoarekin. 
Egia esan, «arab@Prest» markoak oso harrera ona izan zuen zuzendaritzen aldetik, bere itzelezko potentzialtasunagatik ez bakarrik gaur egungo panorama pedagogikoa ezagutzeko, baizik eta beraien ikastetxeetako formakuntza ibilbideko diseinua errasteko ere.
Garbi utzi behar da «arab@Prest» ez dela marko itxia. Formakuntza eskaintza aldaketak izan ahal ditu beharren eta eskabide berrien arabera.
Azkenik, aipatu behar da «arab@Prest» markoan azaltzen diren item bakoitzak PAM (prestakuntza eta aholkularitza modulua) bati lotuta dagoela, hau da, ikastetxean formakuntza ekintzaren garapenerako programazio-planifikazioa, non Berritzeguneko esku-hartzea zein ikastetxeek berau eskatzerakoan hartzen duten konpromisoa jasotzen duen, hauen artean landutakoa eguneroko praktikan inplementatzea.

Durante el curso 2015-2016 nos embarcamos en la aventura de elaborar un marco pedagógico que sirviera para ordenar la labor asesora de estos Berritzegunes. Se trataba de diseñar un instrumento que tuviera en cuenta las intenciones expresadas en el curriculum oficial, las líneas de actuación y prioridades del Departamento de Educación, las necesidades y demandas de los centros educativos y las posibilidades de los propios Berritzegunes.
Tras un largo proceso de reflexión, elaboración y recogida de sugerencias, consensuamos una serie de mapas conceptuales que aquí os presentamos y que representa la oferta formativa de los Berritzegunes de Álava.
Este marco de asesoramiento, que hemos denominado «arab@Prest», fue presentado a las direcciones de los centros a finales del curso pasado como un instrumento útil a la hora de canalizar las demandas (muy variadas y dispares entre sí) que estos proponen en sus proyectos de formación, a través de convocatorias, como bikaintasunerantz o berritzeprest.
El marco «arab@Prest» tuvo una gran acogida por parte de las direcciones, que destacaron su extraordinaria potencialidad no sólo para conocer el panorama pedagógico actual, sino también para facilitar el diseño del itinerario formativo de los centros que dirigen.
Es preciso puntualizar que «arab@Prest» no es un marco cerrado. La oferta formativa que contiene puede experimentar variaciones, puede ser modificada o ampliada, en función de nuevas demandas o necesidades.
Cada uno de los item que contiene el marco «arab@Prest» lleva asociado un PAM (prestakuntza eta aholkularitza moduloa), esto es, una programación-planificación del desarrollo de la actividad formativa en el centro, que incluye tanto la intervención del Berritzegune como los compromisos que los centros adquieren al solicitar el mismo, entre los que se encuentra la implementación en su práctica diaria de los aspectos abordados.

2016(e)ko urriaren 10(a)

Zeinu-Hizkuntzaz komunikazio irisgarritasuna. Kasuen azterketa

Urriak 5an, 15:00etatik 17:00etara, eta Orixol aretoan Zeinu-Hizkuntza komunikazio irisgarritasuna kasuen azterketa mintegiari hasiera eman genion.

Mintegi honen helburuak:
   · Zeinu Hizkuntza ikasteko metodologia, materialak eta baliabideak berrikustea, entzumen urriko ikasleekin lan egiteko.
   · Kasuak aztertzea.
   · Entzumena eta Hizkuntza lan egiten duten adituen arteko komunikazioa sustatzea.

 Mintegikideek gogoz eta ilusioz hartu dute parte lehenengo saioan.

2016(e)ko urriaren 5(a)

Hizkuntza Proiektuak martxan

Azken urte hauetan Hizkuntza Proiektua izan da ikastetxe batzuen lehentasuna. Ikastetxe gehienetan hizkuntzekin zerikusirik daukaten prestakuntza ekintzak aurrera eraman dira eta hainbat erabaki ere hartu dira (antolaketa mailan, pedagogi mailan edota eremu instituzionalean). Zenbait ikastetxe HIzkuntza Proiektu dokumentua idatzi eta garatzen ari dira. 2020 urterako ikastetxeen %100-k Hizkuntza Proiektua martxan izan behar dute.

Zer da HIzkuntza Proiektua?

Hizkuntza Proiektuak, hizkuntzen inguruko erabakiak jasotzen dituen dokumentua izateaz gain, plan estrategiko bat markatzen du bertan jasotako erabakiak bermatzen ahalbideratzeko. Beraz, dokumentua eta garapenerako ekintzak aurreikusten dira. 

Zer egin behar dugu?

Sailburu Ordearekin irailaren 29an izandako bileran  ikastetxe guztiei eskatu zaie: 
  1. Diagnostikoa: Hizkuntza Proiektuaren egoera aztertzea 2016-2017 ikasturtean Horretarako, tresna hau  eskaintzen dizuegu.
  2. Planifikazioa:  urteko planean planifikazio hori txertatzea eta  Berritzeguneko erreferentzia aholkulariari kopia bat helaraztea urriaren 30-a baino lehen.  Hemen txantiloi bat lor dezakezue planifikazio hori egiteko lagungarria izatea nahi duguna. Lehen urratsak eman behar dituzuenok, hona hemen baliagarria izan daitekeen adibidea.
Prozesu honetan laguntza behar baduzue, jar zaitezte harremanetan zuen Berritzeguneko erreferentzia aholkulariarekin. 

"Hizkuntza Proiektua Garatzen" mintegian izena emateko epea urriaren 17a arte irekita egongo da. Anima zaitezte!

Hizkuntza Proeiktua egiteko gida hemen topatu dezakezue.

2016(e)ko urriaren 4(a)

Komunikaziorako Sistema Gehiagarriak zein Ordezkoak (SAAC)

Irailak  8an eta 9an 9etatik 14:30etara, eta Gorbeia aretoan ELI irakasleekin egin zen ikastaro hau. Partehartzaileen asetze maila 9 izan zen... Gogoz eta ilusioz egin zuten jarduera.


Aho-lengoaia ez duten edo arazo larriak dituzten ikasleentzako Komunikaziorako Sistema Gehiagarriak zein Ordezkoen ezagutze zen helburua. Aztertutako gaiak oso interesgarriak eta komunikazio sistema eta baliabide desberdinak.

Teresa Sanz Vicario Komunikaziorako Sistema Gehiagarriak zein Ordezkoak (SAAC) zehaztu zituen esperientzia handiarekin.

Los contenidos más significativos del curso fueron los siguientes:

1.¿Por qué utilizar Sistemas Alternativos de Comunicación?