2016(e)ko irailaren 21(a)

Lehentasuna: IKT Heldutasun Eredua

Araban, 48 ikastetxek IKT Heldutasun Eredua (Modelo de Madurez TIC) lortu dute; 8k, oinarrizko maila; 27k, tartekoa eta 13k, aurreratua.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzarentzat falta diren ikastetxeek lor dezatela ikasturte honetako lehentasuaren bat da. Horregatik Berritzeguneko IKT aholkularitzak ikastaro bat antolatu du; IKT Heldutasun Eredua (Modelo de Madurez TIC) azaltzeko zer den eta nola gainditu.

Zer da?
Kalitatezko prozesu bat da. 31 irizpide bete behar dira gainditzeko. Irizpide guztiak hemen daude euskaraz edo gazteleraz. Ereduak bidea markatzen du eguneroko lana digitalizatzeko eta errazteko.

Noiz aterako da deialdia?
Abenduaren 1ean deialdia aterako da.
Maiatzaren 12an baino lehenago auditoria egin behar da.
Maiatzaren 31n ebazpena aterako da.

"Eta orain, zer?"

Gaurko hitzaldian, IKT Heldutasun Eredua aztertu ondoren irakasle askok galdu dute... "Eta orain, zer?"
Berritzeguneko gomendioa, pausoz pauso, hau da:
1) Azaldu klaustroari zer da IKT Heldutasun Eredua eta zer inplikatzen du.
2) Egin IKANOS galdetegia jakiteko zein den gure ikastetxeko gaitasun digitala. (Eredu bat)
3) Ikastexean IKT batzordea sortu (lana eta ardura banatzeko).
4) IKT Plana egin eta urteko Planean (PAC) gehitu. Hemen dago adibide xume bat.
  
Dokumentu guztiak leku berean izateko, prestatu dugu SOS kit hau:

https://drive.google.com/file/d/0B9Ptruzc4HztdnE0RGJySG9FZkU/view?usp=sharing











________________________________________________

Saioko bideoa


IKT Heldutasun Eredua azaltzeko, aurkezpen hau erabili dugu


Parte hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu etortzeagatik. Hemen duzue gaurko argazkiak.

"IKTHE zer da, nola gainditu?" hitzaldia 20160921 by Slidely Slideshow

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina