2016(e)ko abenduaren 23(a)

Los problemas de audición en la infancia y pautas de intervención en el aula para los educadores. 1º F.P.


El pasado 14 de Diciembre a las 10:00 horas, la Coordinadora del Servicio de atención a alumnado con sordera de Álava impartió al alumnado del ciclo formativo de grado superior en educación infantil del centro Presentación de María la charla "Los problemas de audición en la infancia y pautas de intervención en el aula para los educadores"





21 alumnos-as del ciclo participaron activamente de las explicaciones y pasaron dos horas en un ambiente relajado y con gran interés por todo lo mostrado: vídeos, casos reales, presentaciones...

Finalmente realizaron un vídeo en Lengua de Signos para mostrar el respeto e interés por está lengua propia de la Comunidad Sorda.



2016(e)ko abenduaren 15(a)

HH-LH eta BHko zuzendarien mintegiak | abendua


Abenduaren 1ean eta 15ean, HH-LH-BHko zuzendarien mintegietan, «arab@prest» markoaren barruan, Proiektuen Bidezko Ikaskuntza metodologia landu genuen Prestakuntza eta aholkularitza moduloa (PAM) planifikatzen ari diren Berritzegune hauetako taldekideekin.
Erabilitako material guztiak zuzendari.net atarian aurki ditzakezue, mintegia atalean hain zuzen ere (sakatu hemen).

2016(e)ko abenduaren 14(a)

Unitate Digitalak sortzen

Ikastetxeen gaur egungo erronkaren bat digitalizazioa da. Programazio berrietan unitate didaktiko bat, gutxienez, "arazo-egoera"ren bidez egin behar da. Hurrengo pausoa unitate digitalak sortzea izango da. Baina... zer da unitate digitala?, nola sortu?

2016(e)ko abenduaren 5(a)

Zeinu Hizkuntza gehi Ahozko Hizkuntza Gehitzen dute +.

Urriak ,18an hasi zen Zeinu Hizkuntza gehi Ahozko Hizkuntza Gehitzen dute +.ikastaroa eta Azaroak 08an  bukatu zen.
Nieves Pérexek azalpenak ematen.
Ikastaroaren helburuak:
   -Gorputzaren adierazpena lantzea.
   -DVD sinatuak ulertzea.
   -Hizkuntza arazoak errehabilitatzeko metodología, materialak eta baliabideak berrikusteko entzumen urriko ikasleekin lan egiteko.
   -Idatzitako textuak adierazi.
   -Zeinu hizkuntza aztertu.

Ikastaroaren edukiak hauek izan ziren:
   -DVD ak sinatuak.
   -Zeinu hizkuntza materialak.
   -Klasifikadoreak.
   -Zeinu hizkuntzan idatzitako textuak.

31 partehartzaileek parte hartu zuten eta elarrekin egon ginen 12 ordu Zeinu Hizkuntza ezagutzen.
Giro ezin hobea izan zen. Asetze maila 9.9koa!

Prestakuntza-Aholkularitza Moduloa:Ikasle gorrak eskola inklusiboan. CEIP.GARAZI HLHI

Azaroak 2, 9, 16 eta 23 an , Garazi ikastetxean jarraitu genuen Prestakuntza-Aholkularitza Moduloarekin.
Ikastetxearen ikasleen aniztasunari erreparatuz erabaki dute Zeinuen Hizkuntza lantzea haien behar bereziko ikasleekin komunikatzeko gaitasuna lortzeko.. Izan ere, ikastetxe batera ikasle gorra lehenengo aldiz heltzen denean, beti (edo gehienetan) errepikatzen da egoera bera:irakasleek eta ikasleek ez dakite berarekin harremanetan jartzen.
Lau saio Zeinu Hizkuntza ezagutzen, praktikatzen, hainbat gauza ikasten eta berrikusten. Giro onean eta oso gustora. 24 irakaslek parte hartu dute formakuntza honetan.
Formakuntzaren helburu nagusia lortu da, beste hizkuntza bat ezagutzea.

2016(e)ko azaroaren 28(a)

Saio Juridikoa

Azaroaren 24an, HH-LH eta BHko zuzendari taldekoekin, goiz osoko saio juridikoa izan genuen.
Saio horretan bi gai landu ziren:
• Dokumentazio-kudeaketan eta jarduera administratiboaren eremuaren inguruan onartu berri diren Legeek duten eragina eta
• Elkarbizitza ikastetxeetan: elkarbizitzaren inguruan sortzen diren egoeren aurrean ikastetxeek dituzten baliabideen ikuspegi orokorra. Horretaz gain, ikastetxeek igorritako galderei erantzun ematen saiatu ziren Xabier Balerdi eta José Antonio Fernández ikuskariak. Eskerrik asko bioi eta etorritako zuzendaritza taldekide guztioi. Erabilitako material guztiak zuzendari.net atarian aurki ditzakezue, mintegia atalean hain zuzen ere (sakatu hemen).

2016(e)ko azaroaren 20(a)

HH-LH eta BHko zuzendarien mintegiak | azaroa

Azaroaren 3an eta 17an, HH-LH-BHko zuzendarien mintegietan, «arab@prest» markoaren barruan, Integrazio-Pedagogiaren oinarri eta ezaugarriak landu ziren.


Bertan Berritzegune hauetako lantaldearen kideek arazo-egoerak zer diren, ezaugarriak eta zertarako erabili azaldu ziguten:
  • Ikaskuntzaren aurretik: unitate didaktikoaren eragile gisa, edukiak sartzeko, ikasleek aurrera egin dezaten.
  • Ikaskuntzaren ondoren: erdietsitako edukiak ebaluatzeko, aurreikusitako gaitasunen arabera.
Erabilitako material guztiak zuzendari.net atarian aurki ditzakezue, mintegia atalean hain zuzen ere (sakatu hemen).

Laguntzeko materialak:

2016(e)ko azaroaren 16(a)

La lengua de signos en el cerebro

El 8 de Noviembre se realizó una charla sobre lengua de signos en el cerebro, Saúl Villameriel García. Investigador del BCBL, Centro de Investigación en Neurociencia Cognitiva y Lenguaje de Donostia. Saúl nos ofreció información sobre:
   -La LS en el cerebro; adquisición de LS en bebés; 
   -El uso de gestos y habla oral simultáneamente en bebés oyentes; a activación de lenguas en bilingües bimodales. 
   -El formato de esta parte del taller fue de discusión abierta. 
Se presentaron los contenidos de investigaciones recientes en el campo de la neurociencia aplicada a la LS con el fin de debatir sobre los resultados, integrar el conocimiento que la ciencia nos proporciona en nuestro uso de la LS y en nuestra labor con el fin de dotar a la LS del estatus lingüístico y como objeto científico que posee y estimular la reflexión sobre una de nuestras lenguas de trabajo.
Profesorado PT, ALE, EAE y  tutores de todos los niveles tomaron parte en esta charla de dos horas . Un total de 60 personas, entre las cuales estaba una persona sorda madre de un bebé sordo así como miembros de asociaciones del colectivo de personas Sordas de Alava, Arabakogorrak y ASPASOR, Asociación de padres y madres, que solicitaron expresamente la asistencia.
Este fue el motivo de que contáramos en esta charla con los servicios de la Intérprete de Lengua de Signos, Nieves Pérex que realizó la interpretación de toda la charla.
En un ambiente muy positivo recibimos los resultados de las últimas investigaciones del BCBL.

Prestakuntza-Aholkularitza Moduloa:Ikasle gorrak eskola inklusiboan. CEIP.GARAZI HLHI


Urriak 19an eta 26, Garazi ikastetxean hasi ginen Prestakuntza-Aholkularitza Moduloa

Ikastetxearen ikasleen aniztasunari erreparatuz erabaki dute Zeinuen Hizkuntza lantzea haien behar bereziko ikasleekin komunikatzeko gaitasuna lortzeko.. Izan ere, ikastetxe batera ikasle gorra lehenengo aldiz heltzen denean, beti (edo gehienetan) errepikatzen da egoera bera:irakasleek eta ikasleek ez dakite berarekin harremanetan jartzen.


24 ikasle hartu zuten parte.

2016(e)ko azaroaren 11(a)

Euskara, arloak arrakastaz i(ra)kasteko tresna

Geure eskoletako errealitate eleaniztuna aintzat hartuta, Uri Ruiz Bikandi komunikatzeko konpetentziaren inguruan aritu zen azaroaren 8an, Gasteizko Berritzeguneetan eskaini zigun hitzaldian: bigarren hizkuntzarekin lotutako sasi-egiak argitu zituen eta gogoeta egin zuen ikasleen komunikazio konpetentzia garatzeko eta irakasleon irakas-praktika hobetzeko prozeduren gainean.

Hemen saioan zehar botatako txioak laburpen gisa:

2016(e)ko azaroaren 4(a)

Joan den ostiralean, azaroak 3an, CPEIPS Pedagógica San Prudencio S.C.L.HLBHIP, Gorren taldeko Serbitzutik sensibilizazio-saioa egin genuen.

Entzumen urriko ikasle bat dago Lehen Hezkuntzan eta lehenengo saio honetara etorri dira ikastetxeko profesionalak eta egunero berarekin lan egiten duten irakasleak. 

Saioa erabilgarria eta beharrezkoa dela pentsatu zuten ikasteetxeko profesionalek.




Gure ikasleak bi Koklear Iplanteak ditu eta hainbat gauzak komentatu genituen hori buruz


2016(e)ko urriaren 27(a)

PBI: Proiektuen Bidezko Ikaskuntza

Motibagarria, integrala, bizia, kooperatiboa, praktikoa... Proiektuen Bidezko Ikaskuntza (PBI) metodologia gomendagarria da eta horregatik Vitoria-Gasteizko Berritzegunean lan talde bat sortu da. 

PBI lan taldeak ikastaro bat antolatu du eta lehenengo saioan (urriaren 27an) Ana Larrañagak eta Miren Laguardiak, San Martin Agirre Herri Eskolako irakasleek esperientzia azaldu dute. (Aurkezpena, hemen)


 
“Dime y lo olvido, enséñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo”  

2016(e)ko urriaren 17(a)

HH-LHko zuzendaritza taldeentzako mintegia

Joan den ostegunean, urriak 6an, haur eta lehen hezkuntzako zuzendaritza taldekideentzat antolatzen dugun mintegiari hasiera eman genion.
Lehenengo saio honetara 44 zuzendari edota ikasketa buru bertaratu ziren Gasteizko Berritzegune hauetan. Gero eta profesional gehiago gaude mintegian. Horrek esan nahi du mintegia erabilgarria eta beharrezkoa dela eta pozik gaudela garatzen den lanarekin. Denoi gure esker beroenak, batez ere, herrietatik etortzen direnei.
Lidergo pedagogikoa eta ikastetxeko antolakuntza ardatzak izanik, profesionaltasuna aberaztea eta egunerokotasuna arintzea helburutzat hartuko ditugu eta mintegian landuko duguna probetxugarria izatea espero dugu.
Saioan bertan adostutako egutegia eta planifikazioa ondorengo linketan aurki daitezke:

2016(e)ko urriaren 11(a)

«arab@Prest»

2015-2016 ikasturtean zehar marko pedagogiko bat pretatzeko proiektuan sartu ginen Berritzegune hauetako aholkularitza zereginak antolatzeko asamoarekin. Tresna bat diseinatzeko ahalegina zen non kontuan hartuko ziren curriculum ofizialean adierazitako xedeak, Hezkuntza Saileko lehentasunak eta ekintza lerroak, ikastetxeetako beharrak eta eskaerak eta Berritzeguneetak ahalbide propioak.
Hausnarketa, elaborazio eta iradokizun jasoketa luze baten ondorioz, hemen aurkezten dizkizuegun mapa kontzeptual multzo bat adostu genuen non Arabako Berritzeguneetako formakuntzarako eskaintza irudikatzen den.
Aholkularitza marko hau, «arab@Prest» izena eman diogunari, aurreko ikasturte amaieran ikastetxeetako zuzendaritzei aurkeztu zitzaien, deialdien bidez, bikaintasunerantz edo berritzeprest, beraien formakuntza proiektuetan proposatzen dituzten eskaerak (anitzak eta oso desberdinak beraien artean) bideratzeko tresna baliogarria izateko asmoarekin. 
Egia esan, «arab@Prest» markoak oso harrera ona izan zuen zuzendaritzen aldetik, bere itzelezko potentzialtasunagatik ez bakarrik gaur egungo panorama pedagogikoa ezagutzeko, baizik eta beraien ikastetxeetako formakuntza ibilbideko diseinua errasteko ere.
Garbi utzi behar da «arab@Prest» ez dela marko itxia. Formakuntza eskaintza aldaketak izan ahal ditu beharren eta eskabide berrien arabera.
Azkenik, aipatu behar da «arab@Prest» markoan azaltzen diren item bakoitzak PAM (prestakuntza eta aholkularitza modulua) bati lotuta dagoela, hau da, ikastetxean formakuntza ekintzaren garapenerako programazio-planifikazioa, non Berritzeguneko esku-hartzea zein ikastetxeek berau eskatzerakoan hartzen duten konpromisoa jasotzen duen, hauen artean landutakoa eguneroko praktikan inplementatzea.

Durante el curso 2015-2016 nos embarcamos en la aventura de elaborar un marco pedagógico que sirviera para ordenar la labor asesora de estos Berritzegunes. Se trataba de diseñar un instrumento que tuviera en cuenta las intenciones expresadas en el curriculum oficial, las líneas de actuación y prioridades del Departamento de Educación, las necesidades y demandas de los centros educativos y las posibilidades de los propios Berritzegunes.
Tras un largo proceso de reflexión, elaboración y recogida de sugerencias, consensuamos una serie de mapas conceptuales que aquí os presentamos y que representa la oferta formativa de los Berritzegunes de Álava.
Este marco de asesoramiento, que hemos denominado «arab@Prest», fue presentado a las direcciones de los centros a finales del curso pasado como un instrumento útil a la hora de canalizar las demandas (muy variadas y dispares entre sí) que estos proponen en sus proyectos de formación, a través de convocatorias, como bikaintasunerantz o berritzeprest.
El marco «arab@Prest» tuvo una gran acogida por parte de las direcciones, que destacaron su extraordinaria potencialidad no sólo para conocer el panorama pedagógico actual, sino también para facilitar el diseño del itinerario formativo de los centros que dirigen.
Es preciso puntualizar que «arab@Prest» no es un marco cerrado. La oferta formativa que contiene puede experimentar variaciones, puede ser modificada o ampliada, en función de nuevas demandas o necesidades.
Cada uno de los item que contiene el marco «arab@Prest» lleva asociado un PAM (prestakuntza eta aholkularitza moduloa), esto es, una programación-planificación del desarrollo de la actividad formativa en el centro, que incluye tanto la intervención del Berritzegune como los compromisos que los centros adquieren al solicitar el mismo, entre los que se encuentra la implementación en su práctica diaria de los aspectos abordados.

2016(e)ko urriaren 10(a)

Zeinu-Hizkuntzaz komunikazio irisgarritasuna. Kasuen azterketa

Urriak 5an, 15:00etatik 17:00etara, eta Orixol aretoan Zeinu-Hizkuntza komunikazio irisgarritasuna kasuen azterketa mintegiari hasiera eman genion.

Mintegi honen helburuak:
   · Zeinu Hizkuntza ikasteko metodologia, materialak eta baliabideak berrikustea, entzumen urriko ikasleekin lan egiteko.
   · Kasuak aztertzea.
   · Entzumena eta Hizkuntza lan egiten duten adituen arteko komunikazioa sustatzea.

 Mintegikideek gogoz eta ilusioz hartu dute parte lehenengo saioan.

2016(e)ko urriaren 5(a)

Hizkuntza Proiektuak martxan

Azken urte hauetan Hizkuntza Proiektua izan da ikastetxe batzuen lehentasuna. Ikastetxe gehienetan hizkuntzekin zerikusirik daukaten prestakuntza ekintzak aurrera eraman dira eta hainbat erabaki ere hartu dira (antolaketa mailan, pedagogi mailan edota eremu instituzionalean). Zenbait ikastetxe HIzkuntza Proiektu dokumentua idatzi eta garatzen ari dira. 2020 urterako ikastetxeen %100-k Hizkuntza Proiektua martxan izan behar dute.

Zer da HIzkuntza Proiektua?

Hizkuntza Proiektuak, hizkuntzen inguruko erabakiak jasotzen dituen dokumentua izateaz gain, plan estrategiko bat markatzen du bertan jasotako erabakiak bermatzen ahalbideratzeko. Beraz, dokumentua eta garapenerako ekintzak aurreikusten dira. 

Zer egin behar dugu?

Sailburu Ordearekin irailaren 29an izandako bileran  ikastetxe guztiei eskatu zaie: 
  1. Diagnostikoa: Hizkuntza Proiektuaren egoera aztertzea 2016-2017 ikasturtean Horretarako, tresna hau  eskaintzen dizuegu.
  2. Planifikazioa:  urteko planean planifikazio hori txertatzea eta  Berritzeguneko erreferentzia aholkulariari kopia bat helaraztea urriaren 30-a baino lehen.  Hemen txantiloi bat lor dezakezue planifikazio hori egiteko lagungarria izatea nahi duguna. Lehen urratsak eman behar dituzuenok, hona hemen baliagarria izan daitekeen adibidea.
Prozesu honetan laguntza behar baduzue, jar zaitezte harremanetan zuen Berritzeguneko erreferentzia aholkulariarekin. 

"Hizkuntza Proiektua Garatzen" mintegian izena emateko epea urriaren 17a arte irekita egongo da. Anima zaitezte!

Hizkuntza Proeiktua egiteko gida hemen topatu dezakezue.

2016(e)ko urriaren 4(a)

Komunikaziorako Sistema Gehiagarriak zein Ordezkoak (SAAC)

Irailak  8an eta 9an 9etatik 14:30etara, eta Gorbeia aretoan ELI irakasleekin egin zen ikastaro hau. Partehartzaileen asetze maila 9 izan zen... Gogoz eta ilusioz egin zuten jarduera.


Aho-lengoaia ez duten edo arazo larriak dituzten ikasleentzako Komunikaziorako Sistema Gehiagarriak zein Ordezkoen ezagutze zen helburua. Aztertutako gaiak oso interesgarriak eta komunikazio sistema eta baliabide desberdinak.

Teresa Sanz Vicario Komunikaziorako Sistema Gehiagarriak zein Ordezkoak (SAAC) zehaztu zituen esperientzia handiarekin.

Los contenidos más significativos del curso fueron los siguientes:

1.¿Por qué utilizar Sistemas Alternativos de Comunicación?

2016(e)ko irailaren 21(a)

Lehentasuna: IKT Heldutasun Eredua

Araban, 48 ikastetxek IKT Heldutasun Eredua (Modelo de Madurez TIC) lortu dute; 8k, oinarrizko maila; 27k, tartekoa eta 13k, aurreratua.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzarentzat falta diren ikastetxeek lor dezatela ikasturte honetako lehentasuaren bat da. Horregatik Berritzeguneko IKT aholkularitzak ikastaro bat antolatu du; IKT Heldutasun Eredua (Modelo de Madurez TIC) azaltzeko zer den eta nola gainditu.

Zer da?
Kalitatezko prozesu bat da. 31 irizpide bete behar dira gainditzeko. Irizpide guztiak hemen daude euskaraz edo gazteleraz. Ereduak bidea markatzen du eguneroko lana digitalizatzeko eta errazteko.

Noiz aterako da deialdia?
Abenduaren 1ean deialdia aterako da.
Maiatzaren 12an baino lehenago auditoria egin behar da.
Maiatzaren 31n ebazpena aterako da.

"Eta orain, zer?"